Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urria 2009

Ahmad Sa'adat askatu!!!!!!

sarasketa 20/10/2009 @ 11:10

Hilaren 22an Ahmad Sa'adat PAHFren idazkari orokorra okupazio sionistaren epaitegi baten aurrean izanen da preso politiko palestinarrak pairatzen duten isolamendu egoera salatzeko. Sa'adat-ek sei hilabete darama isolamenduan basomartuan kokatzen den Ramon espetxean. Aldez aurretik, beste hamalau egun eman zituen isolamenduan Hadarim espetxean.

Sa'adatek preso politiko palestinarrak pairatzen duten egoera bortitza, isolamendua, jasaten ari da. Beste presoekin harremanak izatea debekatzen diote, ezin du libururik izan eta soilik bi astetan behin irakurri dezake egunkari bat. Ezin du bere senitartekoen bisitarik jaso. Patiora eramaten dutenean, ordubete eskasa egunean, eskumuturrak eta orkatilak lotzen dizkiote.

http://www.freeahmadsaadat.org/

Anariren diska berriko abestia: Harriak

sarasketa 08/10/2009 @ 15:57

BideHutsen web orrian Anariren diska berriko (Irla izan) abesti bat aurreratu digute! eskerrikasko!

Harriak

Anariren myspacean ere jarria dago abestia jada: AnariAlberdi

Harriak
Nik besoa eman zuk eskua hartu
hala ere beldurrik ez didazula diozu
zeru beltzetik elur zuria ari du
bakoitzak murrua bere erara egiten du
harri pila bat dut zain ohean
utzidazu gaur gordetzen zurean

Badira gau ilunean baino
ikusten ez diren hainbat gauza
beldurrak eta arrainak
hil arte hasi eta hasi
eta hasi
behin zubi bat oso osorik jan nuen
lehenengo harritik azkeneraino
ta hainbeste nahi nuenez ...

Arrain bat oparituko dizut
nola zeunden ulertzeko
zenbat ur behar duen arnasteko
zenbat ur bizitzeko
harri pila bat dugu metatua
begien atzeko aldean
zubiak, murruak, bideak, etxeak, harriak finean
gorputza, galderak, begiak, hitzak, giltzak eta ohea
diogenesen sindrome emozional batek jota bezela
amets zaharrak ereitzen dittugu gorputz berri ta emankorretan
nor garen ahaztu arte .opatzen besteen ankartetan
besarkada nazazu gogor iztarrekin
eranez ateratzeko
zure barrura sartu nahi nuke
nor zaren ikusteko
...

* Transkripzioa nere sobrelamartxakoa da, akatsak ere bai...!