"Errimaka prestatzen nabil txapelketa, prestaketa-lan berezirik gabe"
Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio Mezularia irratsaioan izan dira.
Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio Mezularia irratsaioan izan dira.
“Euskal Herria ez da atzo gauekoa. 1643an Pedro Axular idazle klasikoak Euskal Herria hitza zerabilen Gero izeneko liburuan. Ez da Axularrena Euskal Herria ageri den lehen aldia, ehun urte lehenago Joanes Leizarragak ere hitz bera idatzi baitzuen. Nazioa gara. Idazle horiek argi ikusten zuten bazela herri bat gurean, bazela giza-komunitate bat elkarrekin bizi nahi zuena, eta herri horri deitu zioen Euskal Herri. Ez zuten idazleok hitza hutsetik asmatu, herritik jaso zuten adiera.[Fortzatzu xamarra iruditzen zait interpretazioa. Nik uste idazle klasikoek hizkuntza zutela burutan Euskal Herria hitza erabiltzen zutenean. Axular eta beste erabili nahi badituzue, nik hizkuntzari buruzko zerbait sartuko nuke, horrek egiten gaituelako, hein handi batean, euskal herritar eta ez bakarrik euskaldun.]
Eta herri bat garelako eratu zen hiru mende eta erdi beranduago Udalbiltza. Axularen herri ideia hori jaso zuen Udalbiltzak; euskaldunok geure artean antolatzeko dugun eskubidea aldarri eginez, udal eta udal hautetsiak harremanetan jartzeko eskubidea hain zuzen. Ez da izan hiru mende eta erdi hauetan mugaz bi aldeetara dauden udalak biltzeko ahalegin bakarra. Besteak beste, 1933an Lizarrako estatutuak bide beretik jo nahi izan zuen, eta baita ere frankismoaren bukaeran bildu ziren alkateek. Udalbiltzak ekarri hura jaso nahi izan du. Euskal Herriak izaera kulturala eta historikoa du, eta gauzarik garrantzitsuena, herritarrok Euskal Herri izateko borondatea dugu.
Axularrek hainbat kontakizun jasotzen ditu bere liburuan. Horietako bat da Trikuaren erditzea. Kontakizunean kontatzen da trikuak ez duela nahi izaten erditu. Erditzen hasi eta kumearen arantzek min egiten diote trikuari eta minaren minez atzeratu egiten du erditzea. Eta azkenik, oinaze handiarekin erditzen da trikua. [Trikuaren erditzea… Trikuak beldurrez ez da erditu nahi, baina trikua bera da ez dena erditu nahi…Nik uste, Udalbiltza bezalako ekimenak ausardiazkoak direla. Ez dakit. Fortzatu xamarra, hau ere.] Borondatea dugu Euskal Herri izateko. Ematen du Udalbiltzaren kontra egin nahi den bezalako epaiketen bitartez atzeratu nahi dela hori, trikuak erditzea atzeratu nahi izaten duen gisara. Baina azkenean beti ateratzen da amaren sabeletik trikuaren kumetxoa.”
Behean sinatzen dugunok zera adierazi nahi diogu Euskal Herriko jendarteari:
1. Borondate demokratikoen baturak sortarazi zuen Udalbiltza 1998ko irailaren 18an. Eta bere jarduerak izaera instituzional, publiko eta gardena eduki du beti.
2. Munduko beste edozein tokitan legez, Euskal Herrian ere eskubidea dagoela antolamendu sozial eta politikorako. Idazleen elkartea, bertsolariena, ikastolena… dauden bezala, eskubidezkoa ez ezik beharrezkoa ere bada udalen eta udal hautetsien arteko elkarlan instituzionalerako erakundea egotea Euskal Herriaren eremu osoan. Areago, Europako herri zaharrenetakoak bere burua antolatzeko XXI. mendeko saiakera instituzionala kriminalizatzea demokraziaren aurkakotzat jotzen dugu.
3. Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako 22 ordezkari edo eta langileen kontra abiatu asmo duen zigor prozesua bertan behera utzi eta artxibatzeko eskatzen dugu, Udalbiltzakoa izatea ezin baita delitutzat hartu. Are, Europako herri zaharrenetakoak bere burua antolatzeko XXI. mendeko saiakera instituzionala kriminalizatzea demokraziaren aurkakotzat jotzen dugu.
http://www.udalbiltza.net/eu/auzia/atxikimendua
Ez dago maitasunerako aukerarik Euskal Herrian,
zabaldu elkartasuna!
No hi ha temps per l'amor al País Basc,
escampa la solidaritat!
No hay tiempo para el amor en el Pais Vasco,
extiende la solidaridad!
There is no time for love in the basque country,
extend the solidarity!
Maitasuna ez da egun bateko kontua, egunerokoa baizik
Eguneroko elkartasunak egingo gaitu libre
eta maitasunak elkartu
freebatasuna
Euskal ezker independentistako 20 ordezkari inguru atxilotu dituztela-eta, salaketa kanpaina abiatu dugu.
Adierazpenarekin ados bazaude, bat egin ezazu.
Zure blogean, bat-bateko mezularitzan, epostan, Myspacen, Fotologen... freebatasuna hitza duen post bat idatzi besterik ez duzu egin behar.
Adierazpena:
Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna
Ante la detención de cerca de 20 representantes de la izquierda independentista vasca, hemos iniciado una campaña de denuncia.
Si estás de acuerdo con el manifiesto, únete.
Sólo tienes que colgar un post en tu blog, en mensajería instantánea,e-mail, Myspace, Fotolog... con la palabra freebatasuna.
Manifiesto:
Por una solución democrática, sobran la palabras: freebatasuna
We have started a campaign to report the arrest of near 20 Basque left wing independentist representatives.
If you agree with our manifest, join the campaing.
You just need to publish a post in your blog, instant messenger, e-mail, Myspace, Fotolog... wth this word: freebatasuna.
Manifest:
Looking forward to a democratic solution, words are more than enough: freebatasuna
Face à la détention d’une vingtaine de représentants de la gauche indépendantiste basque, nous avons lancé une campagne de dénonciation.
Si tu es d'accord avec le manifeste, unis-toi.
Il suffit de mettre un post dans ton blog, sur un réseau de messagerie instantanée, émail, Myspace, Fotolog... avec le mot freebatasuna.
Manifeste : Pour une solution démocratique, les mots sont de trop : freebatasuna